ASTEKARIA

2015/10/13

Gaur, hasiera eman diogu IKT ikasgaiari oinarrizko ezagutza batzuk emanez.
Informatika alorrean adituena ez izan arren, gauza nahiko kontrolatzen ditudala esan dezaket (word. powerpoint eta excel, adibidez). Hala ere, ordenagailuari buruzko zenbait ezagutza ez nituen oso argi; hal anola, RAM eta ROM-en arteko ezberdintasuna, softwear eta hardwearrekoa.

2015/10/20

Blogaren hasiera, azalpena, gai bilaketa eta aukeraketa jorratu ditugu eta adimen urritasuna lantzea erabaki dut: zer egin, zer metodologia erabiltzen den eskoletan, nola egin, kasu ezberdinak, elkarteak esperientziak, berdintasuna sustatzea pertsona denon artean.. 

Eta zergatik? Gai interesgarria iruditzen zait eta horri buruz ikasteko gogoak ditut praktiketan eta bolondres gisara izandako esperientziak direla medio beraz, gai honi buruz gehiago jakiteko eta gero, nire ezagutza hori besteei igortzeko ideia oso ona iruditu zait.

Gainera, gaiari buruz ikasteaz aparte, blog bat nola kudeatu ikasten ari gara: estekak ipintzen, orriak sortzen, gadgetak gehitzen, sarrerak argitaratzen.. Eta ez hori bakarrik, orokorrean sarean aurki ditzakegun hainbat gauzekin ari gara topo egiten, interneten gure datuak kontu handiz ipintzea edota beste autoreen lanak ez "lapurtzea" eta horren zergatia, adibidez.

2015/10/27

Egun honetan klasetik joan behar  izan nintzen baina Josunek eta gainerako kideek komentatu zidaten bloga lantzen jarraitu zutena eta, ondoren, proiektuari hasiera eman zioten taldeak lan taldeak sortuz. 

2015/11/10

Astearte honetan, word-a hobeto erabiltzen jakiteko ariketa ezberdink egin eta atal ezberdinak landu ditugu; hala nola, testuak alfabetikoki ordenatzen, "pie de pagina"-a ondo txetatzen, eskemak sortzen eta mailak aukeratzen, taulak koloreztatzen, bibliografia era egoki batean jartzen, aurkibidea ipintzen etab. Eta kontzeptuak argi geratu zaizkigula baieztatzeko binaka ariketa bat egin dugu eta word-ari buruz ikasi ditugun gauzak praktikan jarri ditugu.

Word-a lantzea berebizikoa eta oso eragikor ikusi dut. Izan ere, eta batez ere ikasle izanik, gehiengotan erabiliko dugun programa da. 

Ondoren, taldeka jarri gara eta google sites-a sortu eta nola erabiltzen den ikasi dugu; eta, amaitzeko, ikasle fitxa amaitu eta lanaren egoera pentsatzen hasi gara.

2015/11/17

Gaur ia klase guztia eman dugu talde lana egiten. Galdera eragileari erantzuten dizkioten hipotesiak gauzatu ditugu eta gero gaitasun teknologikoei buruz bideo bat ikusi dugu.
Irakasleak lanaren hurrengo pausuak azaldu dizkigu eta lanari ekin diogu. Taldearen lanaren planifikazioa antolatu dugu kronograma bat eginez. 

Ondoren, curriculumean informazioa tratatzeko eta teknologia digitala biltzeko gaitasunaren puntua irakurri eta gero, Jordi Adell-en bideoaren manpa kontzeptual bat gauzatu dugu.
Amaitzeko, irakasleak hurrengo lanaren puntua azaldu digu eta deliciousen erregistratu gara. Oso interesgarria iruditzen zait aplikazio hau. honi esker interesgarriak diren orrialdeen linkak gorde ahal dituzu, eta beste egun batean berreskuratu. gainera, beste ordenagailu bat erabiltzen baduzu ez da ezer gertatzen, linkak orrialdean gordeta geratzen dira. Azkenik, gaur jorratu ditugun lanak Goggle sites-era igo ditugu eta aktak egin ditugu.

Lanari dagokionez, gaur arte apur bat galduta geunden baina irakasleari berriro azaltzeko eskatu diogu eta orain guztiz argi daukagu lanaren mamia eta zereginak. Egia esanda, lana oso erreala eta interesgarria iruditzen zait.

2015/11/24

Gaurko hon
etan, Delicious-en gorde genituen link-ak taldekideen artean konpartitu eta elkarbanatu ditugu eta , ondoren, link guztietatik aukeratutakoaren fitxa teknikoa Sites-era igo dugu. Pasaden egunean ez genuen ondo finkatu jarraituko dugun kronograma, beraz, gaur hau amaitu eta Google Sitesera igo dugu.
kta, kronograma amaitu, egoera birdefinitu, materiala diseinatu

Amaieran, egunaren akta egin dugu eta hurrengo egunerako egitekoak markatu ditugu. Denbora gutxi geratzen da azken eguneko aurkezpena egiteko; beraz, dena prest eta txukun izatea esperdo dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina