2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Guztiok dugu bizi-kalitate on baten bizitzeko aukera



APNABI autismo gaietan eta AEN-etan erreferentziazkoa den Bizkaiko elkartea da. 70eko hamarkadan jaio zen autismoa zuten pertsonen senitarteko talde baten ekimenez, argi ikusi baitzuten elkartu beharra zegoela ezjakintasun hutsagatik gaixotasuntzat hartzen zen gaitz hura duintzeko. 
Gaur egun, izen oneko elkarte sendo bat da, Bizkaian AEN-ak dituzten pertsonen 700 familia baino gehiagori laguntzen diena eta 14 lan egoitzatan banatutako 150 profesional dituena. 
APNABIk autismoaren espektroko (AEN) gaitzak dituzten pertsonen eskubide guztiak bermatzeko lan egiten du, eta erantzun integrala, pertsonala eta kalitatezkoa eskaintzen du pertsona horien bizi prozesu osoan zehar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina