Down sindromeko pertsonak gure artean bizi diren umeak eta helduak dira eta bereziak izateak ez du esan nahi besteok baina eskubide gutxiago dituztenik. Ikasi dezagun euren bizitza apur bat errazago egiten eta lagun diezaiegun aurrera ateratzen. Guztion esku dago!
2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea
Guztiok dugu bizi-kalitate on baten bizitzeko aukera
APNABI autismo gaietan eta AEN-etan erreferentziazkoa den Bizkaiko elkartea da. 70eko hamarkadan jaio zen autismoa zuten pertsonen senitarteko talde baten ekimenez, argi ikusi baitzuten elkartu beharra zegoela ezjakintasun hutsagatik gaixotasuntzat hartzen zen gaitz hura duintzeko.
Gaur egun, izen oneko elkarte sendo bat da, Bizkaian AEN-ak dituzten pertsonen 700 familia baino gehiagori laguntzen diena eta 14 lan egoitzatan banatutako 150 profesional dituena.
APNABIk autismoaren espektroko (AEN) gaitzak dituzten pertsonen eskubide guztiak bermatzeko lan egiten du, eta erantzun integrala, pertsonala eta kalitatezkoa eskaintzen du pertsona horien bizi prozesu osoan zehar.
2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea
KAIXO, ongi etorria nire blogera; hemen, pertsonen arazo psikologiko, fisiko zein sentsorialak jorratuko ditugu: zer gertatzen zaien, nola lantzen den (batez ere hezkuntza alorrean), zer egiten duten eta askoz gauza gehiago!
Ez ahaztu: DENOK GARA PERTSONAK ETA PAREKIDETASUNEAN BIZI BEHAR GARA!