2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata
2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena
Aurreiritzirik ez
Uda honetan, Ceutan egon naiz boluntarioatza egiten. Bertan, aukera eman ziguten umeekin, pertsona nagusiekin eta arazo mentalak zituzten pertsonekin egoteko. Aitortu beharra dut "beldur" edo "urduri"-en jartzen ninduena azken hauek zirela, azken finean beti diogu beldurra ezezagunari.
Eta.. han egon ondoren zer gertatu zen? Bada uste dut nire bizitza osoan izandako esperientziarik politenetarikoa izan zela: barre egin nuen, negar egin nuen... baina batez ere nire barruko hesiak hautsi nituen. Pertsona hauek idolo gisa hartu ditzakegu. Izan ere, haiekin 3 ordu egotearekin soilik, irribarre itzela mantentzen zuten egun osoan, haiekin egoteagatik eskerrak ematen zizkiguten uneoro.. eta, han konturatu nintzen nola askotan ez garen konturatzen dekogun zorteaz, nola harresiak hautsi behar ditugun eta nola aurreiritziek ez duten ezertarako balio.
Milesker ACEFEP (Asociación Salud Mental Ceuta), egiten duzuen lan guztiagatik eta pertsonei pertsona izaten uzteagatik.
(hemen dituzue Ceutan ateratako bi argazki: 1. El Principe auzoa eta 2. hondartza)
2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna
Esaldi esanguratsuak:
- La única discapacidad en la vida es una mala actitud.- Scott Hamilton
- Es una pérdida de tiempo estar cabreado por mi discapacidad. Uno tiene que seguir adelante con la vida y yo no lo he hecho mal. La gente no tendrá tiempo para ti si siempre estas cabreado o quejándote.- Stephen Hawking
2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea
Guztiok dugu bizi-kalitate on baten bizitzeko aukera
APNABI autismo gaietan eta AEN-etan erreferentziazkoa den Bizkaiko elkartea da. 70eko hamarkadan jaio zen autismoa zuten pertsonen senitarteko talde baten ekimenez, argi ikusi baitzuten elkartu beharra zegoela ezjakintasun hutsagatik gaixotasuntzat hartzen zen gaitz hura duintzeko.
Gaur egun, izen oneko elkarte sendo bat da, Bizkaian AEN-ak dituzten pertsonen 700 familia baino gehiagori laguntzen diena eta 14 lan egoitzatan banatutako 150 profesional dituena.
APNABIk autismoaren espektroko (AEN) gaitzak dituzten pertsonen eskubide guztiak bermatzeko lan egiten du, eta erantzun integrala, pertsonala eta kalitatezkoa eskaintzen du pertsona horien bizi prozesu osoan zehar.
2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)